Inplanteak hortz eta haginen sustraiak ordezkatzen dituzten aditamentuak dira, edozeinarrazoirengatik galdutako hortzak ordezkatzeko sortuak dira eta ahoko gainontzeko ehunekin modu natural eta osasuntsuan bizitzeko gai dira.

Gaur egun, gehien bat, titanioz fabrikatuta daude. Maxilar edo mandibulan kokatu eta hezurrean integratuta egon eta gero, beraiei lotuta egongo diren hortz artifizialei euskarria ematen diete.

Azaldu dugun moduan, inplante bakoitzak, sustrai artifizialaz egiten du, eta beraren gainean koroa edo protesia ipiniko da. Hortz naturalaren antzera hartu dizaiokegu, honako atal hauek bereiziz:

• Inplantea (oiatik behera gelditzen dena).

• Pilar transepiteliala (ahoan azaltzen den fijazioaren zatia).

• Protesia (Pilarra bildu eta ahoan ikusten dena).

NOLA HELTZEN DA INPLANTEA HEZURRAN?

Osteointegrazioa deitzen den prozesuaren bitartez, gorputzak, hezurraren eta inplantearen artean, lotura zuzen bat osatzen du.

Osteointegrazioa gertatu denean, inplantea hezurrari finko helduta gelditzen da eta protesi bat eutsi dezake, eskaera estetiko eta funtzionalei aurre egiteko gai izango da, hortz natural bat izango balitz moduan. Osteointegrazioaren beste ezaugarri bat, denboran oso establea dela da, horregatik tratamentu hauek urte askotan ikusi ditzazkegun emaitza oso onak ematen dituzte.

ZERTAN DATZA INPLANTE TRATAMENDUA?

Egin beharreko tratamendua ezberdina da kasu bakoitzean eta pertsonalizatua izan behar du; zure kasua aztertu eta xehetasunez informatuko zaitugu.

Normalean honako fase hauek bereizten dira:

– Ikerketa fasea eta plangintza.

– Sesio bateko edo bat baino gehiagoko fase kirurgikoa.

– Mantenimendu fasea.

 

implantes-dentales