Hortz protesiak edo ordezko hortzak,galdutako hortzak eta hezurra ordezkatzen dituztute. Pieza protesiko hauen bidez, mastikazioa, degluzioa, mintzamena eta estetika berrezkuratzen dira.

Beharbada, protesi baten helburu naguzia funtzionaltasuna da, ahoaren funtzioa berrezkuratzea oinarrizkoa bait da pazientearen ongizatearako. Eta hau da, lortu behar den lehenengo gauza, baina ez lortu beharreko gauza bakarra.

Berrezkuratu beharrezko funtzioak hauek dira:

• Mastikazio zuzena (elikagaiak ondo txikitzea), baina aldi berean, degluzioa ez ostopatzea, biak elikadura egoki baterako, beharrezkoak direlako.

• Fonetika egokia, pazienteari komunikazio zuzen bat izaten ostopatzen ez diezaiona, guztiz kontrakoa, baizik.

Protesi kengarriak ez dira instrumentu mekaniko hutsak, hortzei, oinei eta hezurrei indarrak transmititzen dizkie eta. Adaptazio prosezu bat behar dute, eta prozesu honen luzeera ezberdina da pertsona eta protesiaren arabera. Pertsona bakoitzak ezaugarri eta behar ezberdinak ditu, horregatik, protesi guztiak ezberdinak dira eta modu pertsonalizatu batean sortu behar dira. Protesiaren kolokazioari buruzko erabakiak dentistaren eta pazientearen artean soilik hartu beharko dira.

PROTESI MOTAK

• KENGARRIAK: pazienteak bere kabuz ahotik kendu eta berriro ipini ditzazkeenak dira. Eta hauek aldi berean, osoak edo partzialak izan daitezke.

• FINKOAK: zimentatuta edo torlojotuta daudenez, odontologoak bakarrik ipini eta kentu ditzazke: fundak edo koroak eta zubiak.

• MISTOAK: bi atalez osatuta daude, lehenengoa pazienteak ahotik kendu dezake eta bigarrena ahoan finkatuka dago: inplanteen gaineko protesia da.

 

protesis