Periodontzia, hortzen inguruko ehunak (oia eta hezurra) ikertzen dituen odontologiaren adarra da. Pertsona askok ez dira konturatzen gaixotasun periodontalen maiztasunaz . Helduenartean, lautik hiruk gaixotasun honen moduren bat daukate.

Gehienetan ez du minik ematen eta arrazoi honengatik, askotan konturatu gabe pasatzen da. Dena dela, lehenbailen aurkitzea eta tratatzea oso garrantsitzua da, gaixotasun periodontala hortzaren bizitzarekin bukatzen duelako (mugitzen hasten da, infektatu egiten da eta hortza kentzen bukatzen dugu).

Gaixotasun periodontala, bakteriek sortzen duten oien infekzioa da, honek oiak eta hortzak heldu eta ahoan mantentzen dituen hezurra hondatzen du. Gaixotazun honen arrazoi naguzia ahoan dauden bakteriak dira, bakteria hauek toxinak sortzen dituzte eta toxina hauek aldi beran, oiak inflamatzen dituzte, infekzioa sortuz. Bi modu daude: gaitzaren modurik ahulena, gingibitisa da, gaixotasuna okertzen joaten den einean, oina eta hezurra zuntzitu egitan da, periodontitisa sortuz, batzutan hortzak askatu eta erori egiten dira.

Gaixotasun kroniko bat da eta profesionalak eboluzioa moteltzen saiatu beharko da, hortzak ahoan ahalik eta denbora gehien mantentzeko asmoz. Hortzak, eskaini dezakegun edozein tratamendu baino baliotsuagoak direlako.

periodoncia